XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nagusia betik indartsuago bai-dozu, azpiko batekin aserre danian.

Ta aldiz aserrea legunduten ba'dau, be, osterantzian amorru ixilla biotz barruan, apena (12) ordaña, venganza bete arte, izkututen dau.

Esaidazu zuk, nire yagole zuori ixango ete zautudan.

Akile oiñariñak, berebat, erantzuki, onela yardetsi zion: Akile'k: Biotz on adi, ta esaguk dakikan aztitza (13) augurio.

Kalkas!, ik Tzeu'ri otoi ba'dagiok, osterantzeko gertakizun izkutuak Gerketar'ei igarteko, nik, gero, itzemoten daustat, Tzeuseme dan Apolon'en izenian, ez-dauskala iri Danaoter batek be ontzi sakonetan esku aztunik gañian ipiñiko, neuk bizi ta egun argia dakuskedan bitartian.

Ezta Agamenon berri be, Gerketar'en nagusiena ixan arren, igarriko ba'eu bere.

Orrekin, ba, adore berria soma zun aztiak, eta onela mintza zitzayen: Kalkas'ek: Ez dozue urtzirik larderiatu (14) aserretu ixan, ez otoiagaitik, ez eun ikhelekoagaitik (eun idikoagaitik), bereterragaitik baño.

Agamenon'ek, ba, iraiñez samiñdu bai-eban alabarik ez-bai-eutson jaregin eta ordesaririk ez-eutson jaso.

Orregaitik ezarri dausku izurritea Uztaijabiak, eta ezarriko be osterantzian.

Ez-dau atzeratuko izurrite zitalaren Zoria, erosi barik eta orde sari bage alaba begi bizia bere aitari eskuratuten ez-dautsogun bitartian, ta Kerisa'ra eun idiko oparirik egiten ez-dautsogun bitartian.

Ori egingo ba'gendu, noski, baretuko litzake ta gure yagole ixango litzake.

Ala mintza ondoren, jezarri zan.

Ta, biotzetik amorrua zeriola, zutitu zan danen erdian Atereseme zan Agamenon, gizauren endorea.

Biotz barrena sumiñez urraturik zedukan, eta, sutardayak bai'lira, begiak argi bizi zerakuzkin.

Begirakun biurriz, leenbizi Kalkas'i yalki zion onela: Agamenon'ek: Zori txarreko azti ori!, egundaño, gero, ez-daustak atsegiñekorik igarri.

Zori gaiztokoen igarketa baltza dok betik biotz atsegingarri.

Zori oneko igarkizunik iñoiz be ez daustak ez esan, ez beteazo.

Gaur bertan be, Danaotar'en artian igarketan ari azela, nik Keriseide neskatxaren ordez erosgarri asko jaso gura ixan ez-yuadazalako, ik esan dautsek, Apolon uztaijabiak mintea erakarri yautsekala.

Egiz, ni gogo bizi nok neure jauretxian eukiteko.

Baita Klitaimenestera bera baño gurago yuat, a neure emazte gaztia ixan arren be.

Ez-bai-dok tatarrago ez gizabetez, ez edertasunez, ez gogoz, ez eskulanez.

Obe ba'litzok, orratiño, neuk, beintzet, ostera biurtu gura yuat, erriaren ondamendia baño iraupena gurago yuat-eta.

Baña neuri be gertatu eidazue sariren bat, Argeyar'en artian saririk artu baga neu bakarrik geratu ez-nakizuen.

Ez-bai-legokek eder orrelakorik.

Danok, ba, ikusten dozue, nire saria eskutik ba-yoakiadala.

Urrena erabat, erantzuki, Akile oiñazkarrak onela yardetsi zion: Akile'k: Aterekume!, gixakume ospetsuen eta sarigalien ori!

Nola, baña, Akayar biotz zabalek eskuratuko dauskek saria?

Ez-yakiagu iñun datzan altxor pillorik, ez olako tokirik.

Erriak porrokatu ala, ondakiñak erdibana egiten dozak.

Ta okerrekoa ixango litzakek, erriak ostera pillora biurtuko biar ba'leuskezak, ostera erdibanatuteko.

Dana dala, ik, beintzet, biur egijok goiko urtziari neskatxa.